XX.MENDEKO OLERKIGINTZA


Olerkigintza literaturaren agerpen berezia da.
Literatur jarduera horretan dabilena olerkaria edo poeta da; eta langintza hori euskaraz egiten badu, euskal poeta edo euskal olerkaria.
Olerkaritzaren ezaugarriak:
  • Egileak bere buruari eta inguruan duen munduari begiratzean sentitzen dituen sentimenduak eta zirrarak adierazten ditu era subjektiboan.
  • Hizkuntzaren erabilera berezia da. Alderdi estetikoak garrantzi handia du.
  • Olerkiak laburrak izaten dira.
  • Arau batzuk izaten dituzte, hots, erritmoa, neurria eta errima zehatz batzuk.
Poesia lirikoa Grezian sortu zen k.a. VII mendean, eta VI. mendean iritsi zen goreneko mailara. Antzinako Greziako bizitza publikoan, garrantzi handiko generoa izan zen lirika.
Erdi Aroan, bide berriak urratzen hasi zen olerkaritza. XIII. mendetik XVII. mendera arte, genero lirikoak indar ikaragarria hartu zuen Europan, eta urrezko aroa bizi izan zuen. XX. mendean, formari dagokionez batez ere, sortu ziren abangoardiako mugimendu guztiak, eta olerkaritzan, berebiziko eragina izan zuten.
Baita ere Figura erretorikoak:
  • Aliterazioa gertu dauden egituren edo hotsen errepikapenari diogu. Tradizio frantsesean eta ingelesean errepikatzen diren soinuak kontsonanteak edo azentua dituzten silabak dira; tradizio espainiarrean, aldiz, bokalak ere aliterazio barruan onartzen dira. Etimologikoki, hitza latinetik dator, alliteratio edo letra errepikapena. Beraz, errepikapen figura bat da eta bere efektu nagusia erritmoa indartzea da. Egun , batez ere, efektu harmonikoa bilatzen da eta, aditu batzuen arabera, barne errimatzat har daiteke
  • Errima  aliabide erritmikoa da, poema bateko bi neurtitz edo bertso lerroren edo gehiagoren amaierako silaba bat edo gehiagoko fonemen arteko hoskidetasunari esaten zaioErrima beti lerroaren bukaeran aurkitzen da. Hizkuntza askotan, bestalde, lerroaren amaieran doan hitza ren azentutik aurrerakoa izaten den hoskidetasuna da errima, esaterako, frantsesez eta espainieraz. Askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz eta errima guztiz aberatsa izan ez), bertsoa osatzen ari gara.
  • Hiperbole gehiegikeria handia egitean datzan tropoa da, esandakoaren dimentsioa handitu edo txikituz; funtsean, mezuari indarra emanez nahita egiten den gehiegikerian oinarritzen den erretorikazko figura da. Adibidez: Milaka aldiz deitu dizut.
  • Metafora hitza grezieratik dator, μεταφορά (μετά + φορεῖν), euskaraz “haratago daraman hitza”. Metafora tropo bat da. Sustraian bi osagaien arteko antzekotasuna dago non errealitate bat beste baten izenarekin ordezkatzen den; bati erreferentzia egiterakoan bestearen izena erabiltzen da.Adibidez, perlak eta hortzak konparatzea metafora klasikoa da: “zure ahoaren perlak”. Hortzak esan beharrean, perlak aipatu ditugu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario