AMAIA LASA
Amaia Lasa Alegria (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a) euskal idazlea da.
Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.
Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an.
2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz.
Poesien azterketa …
JAUNGOIKO GUZTIAK
Amaia Lasa , 1971
Jaungoiko guztiak ukatzen dituen
emakume bat naiz.
Atzo,
zeruko jaungoikoa ukatzen nuen.
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko jaungoikoa ukatzen dut.
Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.
Atzo,
zeruko pekatari nintzen,
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko pekataria naiz.
Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.
Aztertzen ari garen poema honek, 1971an idatzia. Emakume batek uko egiten dion guztiari buruz hitz egiten du. Hainbat hitz errepikatzen direla ikus dezakegu, adibidez bigarren eta laugarren ahapaldietan ikus dezakegu nola esaldiak hitz berdinekin hasten diren; atzo, gero eta gaur. Ez daude ahapaldi luzeak, lehena , hirugarrena eta bostgarrena esaldi bat gutxi gora bera baino ez dira eta beste biak sei bertsos osaturik daude.
ELKARRIZKETA LUZE BATEAN DIHARDUGU
Amaia Lasa , 1977
Bazkaltzera joan nintzen.
Hor!
biko mahai horretan
bai
noski
bai.
Neure ondoan
ene poltsa handia jarri nuen
ongi sartu ginen biok.
Orain,
oraindaino irauten duen
elkarrizketa luze batean dihardugu
ene poltsa handiak
eta nik.
Aztertzen ari garen poema honek, 1977 idatzia. Elkarrizketa amaitu ezinei buruz hitz egiten du, neuk honek erlazionatzen dut heriotzarekin eta geure gogamenean dauden pertsonak horiekin momentu batean hil direnak. Interesgarria da olerkiaren egitura. Ez dira bi pertsona behar elkarrizketa bat izateko, zeuk zeure buruarekin izan dezakezu elkarrizketa bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario