XABIER LETE

Xabier Lete ….




Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a- Donostia, Gipuzkoa, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen.

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia  aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Irikondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren. 2009ko apirilean Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kidea («jakituna») izendatu zuten eta 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz, bi egun ospitalean larri eman eta gero

Poesien kaiera ….



Gauzen izentatze etengabe bat
Poesia
gauzak izendatzeko era bat da.
Beraz
ez dizut
lorategi aberats ugaria
erakutsiko
ez eta izarren ordenarik
agertuko.
Gure bideak ez darama
eskainitako hirira
bide soila baizik ez da:
gauzen izentatze etengabe bat.


Gure bidea
bide soila,
eta gure mintzaira
gizon kateatuen lur lehorra
bustitzen duen
euri epel baten antzeko. 
Aztertzem hari garen olerkia, Xabier lete idatzia. Hitzek garrantsia handia daukate, ez da gauza handirik behar pertsona bat hitzekin inpresionatzeko. Metafora bat erabiltzen du amaieran, azken ahapandian zehazki; konparatzen du gure mintzaira lur lehorrarekin. Lau ahapaldiz osaturiko olerkia da, eta bi azken ahapaldiak berdin hasten dira.
Eta bizitza
Eta bizitza
ondar fin bat bezala
behatzen artetik irristatzen zitzaigun.
Soroetako ke urdin
eta ur kantarien oihartzunarekin
batera
iragaiten zitzaigun:
maitasun zaharren melankoliaren gisan.
Eta baratze bat zen,
usai gozoz beterikako baratze bat.
Eta desio bat zen,
ase ezinezko irudimenez gainezka
lehertzen zitzaigun desio lehena.
Eta zorabiatzen gintuen
sexo usai bat zen. 


Aztertzen ari garen olerkia, goikoa bezalakoa Xabier Lete idatzia da.  Bizitzan zehar senti ditzakegun sentimenduz eta nola oso azkar alda daitekelari buruz hitz egiten du. Metaforak erabiltzen ditu, bat agertzen da hasieran non konparatzen du bizitza ondarrarekin. Antitesi bat ere aurki dezakegu  maitasuna eta melankolia. Lau ahapaldiak berdin hazten dira "Eta" hitzarekin. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario