BERNARDO ATXAGA

Azkenik , Bernardo Atxagaren biografia eta lanak aztertuko ditugu !



Bernardo Atxaga izengoitiz, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27), euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki, 1988. urtean plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia izan da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso du. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da.

Atxagaren obraren tematika

Natura eta kultura
Natura eta kultura kontrajartzea da Atxagak maiz lantzen duen gaietako bat, maiz modu tragikoan ebatzen dena. Esaterako, Bi anai lanean Daniel mutil atzeratuaren gogo sexual kontrolezina izango da kultura arauak hautsi, gizartetik baztertu eta azkenean bere anaiarekin batera herritik kanpora ihes egitera bultzatuko duena.

Antiheroia
Bere lehenengo idazlanetatik, pertsonaia patetikoak, patuak kolpatutakoak, ezarri zituen Atxagak narrazioaren bilbean. Pertsonaia hauek galtzaileak izaten dira eta askotan estigma bat dute, hala nola Ziutateaz eleberriko Theo eta Bilintx pertsonaiak edo Bi anai eleberriko Daniel. Egoera horren aurrean eta guztiz aurkako duten ingurune batean ([[Etiopia (liburua)|Etiopia lanean desertu bat eta Ziutateaz lanean, hiri pairaezin batean), pertsonaiek ezintasunez jokatzen dute gainera. Antiheroiaren presentzia hauek Atxagarekin berarekin identifikatzen dira, euskal literatura konprometitu eta militantearen aurka dagoen olerkari eta idazle madarikatu moduan. 

Euskal Herritik mundura
Bereziki Obaba zikloko lanak landa munduan kokatu arren, bukolismotik ihes egiten duen idazlea da, partikularra unibertsalera heltzeko erabiliz. bere hitzetan "mundua leku guztietan dago eta Euskal Herria ia ez da soilik Euskal Herria, munduak Euskal Herria izena hartzen duen tokia baizik".

POESIA KAIERA 

HAUTSI DA ANPHORA
Hi hintzena
Bi arraia zaharren gurutzaketa
Galdu da, galgu haiz
Hautsi da, galgu haiz
Hautsi da ANPHORA
Eta mila ispilutan multiplikatua
Ez haiz
Azken irudi ezabatua baino
Ilunaz zipriztinatuz berokia
Eta hausterrez
Laberintoaren harri txintxarretan
Zauritzen hire oin birjinak.

Aztertzen ari garen poema Bernardo Atxaga idatzia da. Garrantzia handia duen zrebaiti buruz hitz egiten gaitu baina batez ere garrantzia handia ete apurtu den zerbaiti buruz. Konparatzen du iluntasuna, beroki zipriztatu batekin. Asko errepikatzen du hitz batzuk, batez ere; hautsi, eta, haiz...


EGUN FINLANDIAR BAT

Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate 
lasaitu egiten naute barren-barrendik

Paradisuaren gaia atera nizun 
ta zuk erantzun bai,
paradisuaren fruitu eder asko daude 
baina infernua ere hantxe egon daiteke

Egun finlandiar bat, egun finlandiar luze-luze bat

Aldatu al liteke bizimoduaz erabat 
zenbat aldiz hasi liteke zerotik
galdera zailak ziren baina ez zuretzat
zu nire laguna zara, maite zaitut

Mintzatu gara hamaika gauzataz 
mintzatu gara drogaz ansiedadeaz
mintzatu gara askatasun pertsonalaz 
libreak izan behar dugula 
libre! libre! libreak!

Egun finlandiar bat...

Finlandiako zerua udako aldean
beti egoten da urdin, apal eta urdin 
ta eguzkiak laranja bat emoten du
ta ilargiak ere bai, laranja bat

Egun finlandiar bat nahi nuke izan 
zurekin hizketan jarraitzeko
zu nire laguna zara 
maite zaitut! maite zaitut!

Egun finlandiar bat!


Aztertzen ari garen poema, aurrekoa bezala Bernardo Atxagarena da. Hitz egiten gaitu, erlazio bati buruz, baina ez erlazio normal bati buruz; hau da, pertsona batekin hordu luzez hitz egiteko gogoa duen pertsona da poema honek irudikatzen duena. Hitz batzuk asko errepikatzen dira, baita ahapaldi batzuetan  hasten da hitz berdinarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario