1939an jaiotako poeta
usurbildarra da . Abangoardiako poeta dela esateko arrazoia bat baino gehiago
dago : poesía bisuala deritzona landu du , poemak objetu plastikotzat proposatu
dizkio irakurleari , irakurketa bakoitzean ez berdin antzeman ditzan.
Kaligramek zein hitzezko
eskulturek liburua bera adierazpen artistiko izendatzearaino gogoratu zuen.
Hotsa nabarmentzea helburu duten poema andana plazaratu ditu , poemaren alde
fonetikoan indarra egiten dutenak. Horretarako hitz – jokoak , aliterazioak
zein hotsen arteko konbinazio ugariak bilatu ditu.
Ostera , poesía – molde
berriak aztertu dituelarik ere , egiaren bilaketa dago Artzeren poesía ,
sakonean , kontraesanaren alboan , harriduraren itzaletan dagoen egia .Izan
ere, Artzeren poesiaren sustraietan gizakiaren duintasunarekiko kezka dago.
Josanton Artze ez dok amairu
taldeko sortzailea eta hautua izan zen. Euskarazko kulturgintzaren historian
horren garrantzia handia izan zuen talde horretan bestelako kide adierazpenekin
izan zuen harremanaren giroan , poesía liburuetatik agertokietara eramateko
sorkuntza egin zuen.
Bere anaia Josemarirekin batera ahazturan zegoen txalaparta
eguneratu zuen. Zumeta margolariekin elkarlanean aritu zen. Auzolanean
sortutako harreman oparo bezain entzutestua izan zen Mikel Laboaeta bien
artekoa. Artzek idatzi eta Laboak musikatutako kantu askok herri kantutegiko
ezinbesteko erreferentzia izatea lortu dute. Hauexek dira Artzeren lanak :
- Isturitzetik Tolosan
- Eta sasi guztien gainetik
- Bide bazterrean hi eta ni kantari
- Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona
- Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat
- XX. mendeko poesia kaierak -
- Oihana auhenka
- Bizitzaren atea dukegu heriotza
- Heriotzaren ataria dugu bizitza
BERE POEMEN AZTERKETA …
GEURE BAZTERRAK
Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutztzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutztzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.
Artzeren poema honek , 1973an
idatzita Lanbroaren eta paisaiaren edertasunak eragiten duen miresmenari buruz
hitz egiten du. Hainbat hitzen sinónimo aurki egin daitezke , bazter leku ,
miresgarri ; ikusgari , lanbro ;lainoa…
Kontraesan
bat aipatzen da poeman zehar: zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten. Kontraesan honekin , nola maiteak
zerbaitsekretu dauka ikusten uzten ez dionean ikusten da.
Poema honek naturaren
ikuspena egiten du . Artzek olerki txikiakiidatzi egiten ditu , mezu txiki eta
argiekin ikusi dugun antzera.
MAITE EZ DUENA
J. A. Artze , 1998
Maite ez duena
ez da bizi,
bizitzeko beldurrez...
Bizirik ez dago
maite ez duenarengan,
maitatzeaz baita izu...
Beldurra eta izua da nagusi,
eta herioa,
maite ez duenarengan.
Bizitzera,
maitatzera ausartzen ez dena
beharturik dago gorrotatzera;
gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
bere buruari erakutsi beharrez...
baina gorrotoa ez izaki
heriotza bizitzea besterik!
Izan ere, lagunok,
zerbaitetarako behar bada,
maitatzeko behar da hemen ausardia,
eta haundia!;
gorrotatzeko, aski da koldarkeria.
MAITE EZ DUENA
Josanton Artze Maite ez duena
, 1998an idatzi zuen. Poema honen gaia , maiatzearen eta bizitzearen berdintasuna
eta behartasuna da . Artzek poema honetan ,maitazen ez duena ez duela bizi dio
, beldurrez edo.. Eta beraz bizi eta maitatzen ez duena gorroto egiten du ,
ezin duelako bizi , orduan hil egiten da. Azkenean laguntasunaren aipamena
egiten du , laguntzeko dela eta maitatzeko eta koldarkeria gorrotatzeko.
Artzek poema honetan , maite
hitza asko erabiltzen du . Antitesi handiak daude b letrarekin : bizitza ,
beldurrez edo z ere.
Errepikazio asko erabiltzen
dira gaia behin eta berriro jorratzeko.
Esaldiak lehen aipatutako
poemaren antzera dira eta poema ez da oso luzea. Buelta ematen dio behin eta
berriz gaiberberari , azkenean mezu zehatza bat du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario